Azaroan zehar, saharar herriaren historian gogoan hartu beharreko datak ditugu. Izan ere, Oporrak Bakean programaren sorrera, saharar herriak orain dela 41 urtetatik hona bizi duen egoeraren ondorio baita. Hori dela eta, beharrezkoa iruditu zaigu historiaren errepaso bat egitea:
Hori dela eta, beharrezkoa iruditu zaigu historiaren errepaso bat egitea:
- Saharar herria, herri nomada bezala bizi zen, tribaltasunean oinarrituta.
- 1885ean Berlingo konferentzian europarrek afrikar kontinentea banatu zuten. Espainiari saharar lurraldea egokitu zitzaion. Sahararrek lehen aldiz mugak ezagutu zituzten.
- 1958an Sahara espainiar probintzia izendatu zen.
- 1963an Espainiak munduko fosfato erreserba handiena topatu zuen bertan, eta honek betiko aldatuko zuen saharar lurraldea. Urte berean Nazio Batuek Mendebaldeko Sahara deskolonizatu beharreko herrien zerrendan sartu zuten.
- 1965ean Nazio Batuek Espainiari deskolonizatzeko agindua eman zioten eta sahararrekin independentzia negoziatzen hasi zen. Hassan IIak lurraldea Marokorena izan zela eta zela adierazi zuen.
- 1968an Sidi Brahim Bassirik zuzendutako askatasunerako mugimendua sortu zen. 1970ean erail zuten independentziaren aldeko manifestazio batean.
Ekintza hark, samina eta gaitzespena piztu zituen, eta, ondorioz, eztanda nazionalista eragin zuen. 1973an Fronte Polisarioa sortu zen. - Marokoko erregeak lurraldea handitzeko helburua zuenez, eta aukera guztiak aprobetxatzen zituenez, 1975eko urriaren 16an Hagako Auzitegian saharar lurraldearen egoerari buruzko kontsulta burutu zuten. Honek Sahararen deskolonizazioa agindu zuen.
Honi kasurik egin gabe, bi agintariek euren tropak bidali zituzten urriaren 26an saharar lurraldea indarrez hartzen hasteko.
Ekintza honi, Marokoko erregeak Martxa Berdea deiturikoa gehitu zion. Azaroaren 6an 350.000 zibil eta 25.000 soldadu bidali zituztelarik Saharako lurraldera. - Orduan, Gerra Hotza zegoen indarrean Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean.
Estatu Batuek eta Frantziak Espainia estutu zuten Marokorekin gerrarik ez egiteko. Ondorioz azaroaren 14an Madrileko Hirukoen Hitzarmena sinatu zen Espainia, Mauritania eta Marokoren artean. Hitzarmen honen ondorioz, Espainiak Mendebaldeko sahararren administrazioa Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zuelarik. - Sahararrek erbesterantz ihes egin behar izan zuten, fosforo zuriz eta napalmez bonbardatuak izan zirelarik.
Aljeriak, Errusiaren aliatu nagusiak, Fronte Polisarioa babestu zuen, eta Estatu Batuek eta Frantziak Maroko babestu zuten.
Urte askotako gerratea hasi zen. - 1985ean, “Gerra Hotza” bukatu zenean, amerikarrek Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko gerratea bukatu behar zela adierazi zuten. Nazio Batuen bidez, bake akordio bat negoziatu zuten, oinarrian autodeterminazio eskubidea zuena.
- Orduz geroztik autodeterminazio eskubidearen zain jarraitzen dute.
Saharar herriak banatuta jarraitzen du: ihesik atera zirenak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan eta ihesik atera ezin izan zutenak Marokoren erregearen indarpean.
Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun ugariekin bizi dira.
Eta Mendebaldeko Sahara okupatuan eguneroko ogia dira atxiloketak, desagerpenak, torturak, jipoiak…
Noiz arte?