Abian da 2018ko Oporrak BAkean programaren kanpaina. Astero mezu berri bat zabalduko da –programa errepikatzearen arrazoietako bat hain zuzen– eta Euskadi mailan hartu nahi diren haurrentzat zenbat familia behar diren ere jakinaraziko da.

2018 udarako helburua Euskadin 300 haurretara iristea da. Asmo handiko kopurua da, harrera familia falta dela medio, urtetik urtera harrera kopuruak behera baitoa. Hala eta guztiz ere, Donostian 30 haur saharar hirira ekartzen mantentzeko apustua egingo dugu, nahiz eta horretarako 20 harrera familia berri beharko ditugun. Lehen aldiz kanpamentuetarik irtengo diren haur txikienentzat dira hain zuzen udarako etxea behar dutenak.

IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA: apirilak 15era arte.