Larunbatean, otsailaren 24an, Gipuzkoako Sahararen aldeko elkarteek eta erakundeek Sahara eguna ospatzea erabaki dugu.

Hori dela eta Donostiako Nestor Basterretxea plazan (emakume sahararraren muralean parean), 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Oporrak Bakean programari buruzko informazioa banatzen egongo gara. Aurtengo familia bilatze kanpainari bultzada emateko Photocall bat egongo da. Zu ere kanpainari difusioa egiteko, zatoz argazkia egitera eta zure WhatsApp edota Facebookeko profiletan ipini.

Ea denen artean Euskadi mailan behar diren 130 haurrei harrera familia aurkitzen diegun!

https://www.facebook.com/Oporrakbakean