Apirilaren 4ean, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Udalbatza aretoan (Udaletxea)

Aurreko udan 32 urte bete ziren saharar lehen haur taldea Donostiara etorri zirela. Tamalez, egoera ez da aldatu, eta errefuxiatu moduan jarraitzen dute bizitzen Aljeriako kanpamentuetan. Hori dela eta, aurten berriro ere, Oporrak Bakean programa martxan jarri beharra daukagu. Gainera, Donostian azken urteetan bezala 30 haur ekarri nahi baditugu, oraindik 15 harrera-familia berri beharko ditu.

Ziur urte hauetan guztietan programaren berri eduki duzula, baita agian bertan parte hartzeko gogoa eduki ere! Hala bada, honako informazioa interesgarria izango zaizu: ostegun honetan, apirilaren 4ean, arratsaldeko 18:00etan Udalbatza aretoan bertan, Oporrak Bakean programari buruzko hitzaldia emango dugu eta zalantzak argitzeko momentua izango da.

Ez zaitez zalatzarekin geratu. Gerturatu, informa zaitez eta animatu uda honetan haur bat hartzera!