Loading...

Zer da Aila 30?

 

Aila30 sentsibilizazio kanpaina bat da, herri partaidetzakoa eta Oporrak Bakean programa ikusgai egin nahi duena, dagoeneko 30 urte bete baititu. Haur sahararrak behin-behinean hartzeko programa horren helburu nagusia da errefuxiatuen kanpamentuetan jasaten dituzten bizi baldintza gogorrak arintzea, ahal den heinean behintzat.

Haur sahararren lehen taldea 1986. urtean etorri zen Donostiara. Orduz geroztik ehunka neska-mutil sahararrek eta donostiar familiek eduki dute aukera elkarrekin bizitzeko, konpartitzeko eta sentimenduak trukatzeko oporraldi “desberdin” eta ahaztezin horietan.

Aila30ek grafikoki jasotzen ditu esperientzia eta familia harreman denak, Donostian nahiz errefuxiatuen kanpamentuetan sortutakoak eta bizitakoak. Era berean, Aila30 salaketa plataforma bat ere bada, saharar herriak bizi duen arazoa ikusarazten duena, dagoeneko 40 urte daramate-eta erbestean.