Project Description
Abdu deritzote Abdherrahman Sidi-Ahmed-i. 13 urte ditu, eta Aaiunen bizi da. Nahiz eta aurten Donostian kanpamentuetan baino denbora luzeagoa eman duen, mediku kontuengatik luzatu behar izan zuelako Oporrak Bakean programako egonaldia. Etengabe zaindu eta artatu zuen harrera familiak.
Etxeko bideoan ikusten dugunez, oso gustuko ditu dantzatzea eta kantatzea. Udan egindako batzuk erakusten dizkigu familia osoak —Begoñak, Ricardok, Garazik, Itziarrek eta Abduk berak—, konpainia ezin hobean.
Shukran, Abdu eta senideak, zuen poza partekatu eta, musika eta dantza lagun, zeuen Oporrak Bakean guri erakusteagatik! Segi gozatzen!