Project Description

Kanpaina hau Donostiako udaleko Lankidetza arloak jarri zuen habian hiriko Oporrak Bakean programaren 30 urteurrena zela eta. Ikus-entzunezko kanpaina honen helburua bikoitza izan da.

Alde batetik Oporrak Bakean programa 30 urte hauetan izan dena jaso nahi izan dugu, bertan parte hartu izan duten pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuz. Bai haur saharar moduan, harrera edota saharar familia moduan, programaren antolakuntza edo laguntza lanetan dabilen pertsona moduan (osasun arloko langileak, begiraleak…) Pertsona hauek guztiak familia handia osatzen dute, Donostiako Oporrak Bakean programako AILA handia.

Bestalde, kanpaina ere bada saharar herriak oraindik bizi duen egoera salatzen duen plataforma. 40 urte luze bizitzen Mendebaldeko Sahara Marokoren okupaziopean, errefuxiatuen kanpamentuetan, erbestean, eta baita diasporan ere. Bidegabekeria honek bukatu behar du!

Eskerrik asko kanpainan parte hatu izan duzuen pertsona guztiei. Asko izan dira egindako ekarpenak, iradokizunak, ideiak eta gogoetak, eta Oporrak Bakean programa hobetzeko baliagarriak izango dira. Ea laster ez den beharrezkoa programarekin jarraitzea sahararrek beraien lurraz, Sahara libreaz, disfrutatu dezaketelako.

Zuek guztiak zarete AILA. Shukram denoi!