Project Description

Abegi familia izateko bete behar den baldintza ia bakarra da udako bi hilabetez zure familia pertsona bat gehiagorekin handitu nahi izatea. Ainhoak eta Miguelek urteak zeramatzaten asmoari bueltaka, eta, halako batean, egin zezaketela ikusi zutenean eta familiako kide guztiak ados jarri zirenean, programan sartzea erabaki zuten.

Lehenengo urtean neskato bat hartu zuten, eta azken uda hauetan, mutil bat. Horrela, Maialenek eta Unaxek anaia berri bat dute elkarrekin jolasean aritzeko: Chej.

Bikoteak kontatu digunez, esperientzia polita eta positiboa da, zaila izan arren, eta garrantzitsua da kontuan hartzea zer egoeratan bizi diren Saharako gizon-emakume errefuxiatuak beren kanpamentuetan. Errealitate gordin hori aintzat harturik, Ainhoak guztioi egiten digun proposamena da pertsonei erreparatzea, zer egoeratan bizirauten duten ikustea eta eskuzabaltasunez jokatzea.

Eskerrik asko, Ainhoa eta Miguel.