Project Description

Ali-Salem Dih dut nik izena, Bucraan bizi naiz, Aaiun probintzia edo wilayan. Uda honetan hamaika urte beteko ditut. Bigarren uda izango dut Donostian. Mariarekin eta Iñakirekin izango naiz. Orain urte batzuk nire anaia Hamad ere hartu zuten etxean Mariak eta Iñakik. Oporrak Bakean programaren bidez joatea tokatu zitzaidan aurreneko aldian, ez nuen arazorik izan; lehen ere ezagutzen nuelako hartu behar ninduen familia (kanpalekuetara bisitan etorrita) eta anaiak esan zidalako nolako hiria zen Donostia.

Gure etxeak eta Donostian ikusten ditudanak ez dira igualak. Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, haimak eta lokatzaz egindako bizileku batzuk ditugu. Etxe horiek egiteko erabiltzen ditugun adreiluei “bric”ak esaten diegu.

Shukran, Ali-Salem, jolasari utzi eta “bric”ak erakusteagatik.