Project Description

Badu naiz, hamaika urte ditut eta Bojadorren bizi naiz. Udara honetan atera nintzen lehen aldiz kanpamenduetatik Oporrak Bakean programarekin. Estitxu eta Asierren etxean egon nintzen, eta primeran pasa nuen nire harrera ahizpekin jolasean.

Abenduan nire harrera aita eta ahizpa, Asier eta Itxaso, etorri ziren kanpamenduetara ni bisitatzera. Orduan nire familia izan zen beraiek harreran hartu zituztenak. Lehen gauza egin genuena, tea hartzea izan zen. Oso ohikoa da tea hartzea saharar kulturan eta norbait bisitan etortzen den bakoitzean egiten dugu.

Tea prestatzea eta zerbitzatzea erritu bat da, hitz egiteko eta partekatzeko momentu paregabea. Gure ohiturei jarraituz, tea egiten dugun bakoitzean hiru hartuko ditugu: lehena mikatza, bizia bezalakoa; bigarrena gozoa, maitasuna bezalakoa; eta hirugarrena suabea; heriotzaren modukoa.

Har dezagun te bat!