Project Description

Azken urteetan Abdu beste kide bat gehiago izan da Begoñak, Ricardok, Garazik eta Itziarrek osaturiko familian. Are gehiago aurreko urtean, Abduk berak kontatu zigun moduan, elkarrekin bizi izan baitziren uda pasatakoan zenbait hilabete belarriko ebakuntzaz guztiz suspertu arte.

Familia honek urte mordoa daramatza Oporrak Bakean programan parte hartzen. Izan ere, Donostian denbora gehien daramatenen artean daude. Orain dela hain beste uda hasi baziren, eta oraindik ere urtero esperientzia errepikatzen jarraitzen badute… zer edo zergatik izango da, ez da?

Begoñak lehen pertsonan kontatzen digu nola hasi ziren, eta nola pixkanaka-pixkanaka saharar egoerari buruz gehiago ezagutzen joan diren eta haren alde egiten.

Eskerrik asko Begoña eta senideak.