Project Description
Ni Dahman Bachir naiz eta 11 urte ditut. Azken bi udak Donostian igaro ditut, Nerearen eta Daviden etxean. Primeran pasatzen dut oporretan nire harrera familia osoarekin. Ekintza super-dibertigarri pila egiten ditugu, kanpamentuetan egin ezin daitezkeenak. Han ere jaki goxo asko jaten ditut… izozkiak ikaragarri gustatzen zaizkit!
Hemen berriz, kanpamentuetan, ez daukagu ez hainbeste elikagai kopururik, ezta ugaritasunik ere. Horregatik, ondo zaintzen ditugu gure ahuntzak. Hauen bidez lortzen dugu esnea, baita egun berezietarako haragia ere. Etxeko bazkarien hondakinak ahuntzei botatzen dizkiegu, jan dezaten. Baina ez dute nahikoa eta kartoia ere jaten dute. Gustukoa dutela dirudi!
Shukran, Dahman, zuen ahuntzak erakusteagatik!