Project Description

Dahman Bachirrek 11 urte beteko ditu aurtengo udan, bere harrera-familiarekin dagoen bitartean. Aurreko urtean irten zen Oporrak Bakean programan lehen aldiz, eta bai berak bai bere familiak ikaragarri gozatu zuten, bideoa ikusi besterik ez dago!

Familia osoa animatu zen uda osoan dantzatzera eta une dibertigarri horiek jasotzera. Honela Dahman, Beñat, Maddi eta Davidek, udaz gozatzeaz gain, orain partekatzen duten “dantzaklipa” lortu zuten.

Shukran, Dahman eta senideak, zuen uda partekatzeagatik. Segi gozatzen!