Project Description
Estitxuren, Asierren, Itxasoren, Anariren eta Uxueren familiari udan beste txiki bat gehitzen zaie, Badu.
Familia osoak irekitzen dizkigu etxeko ateak eta udako egun bateko goizeko beren ohiko martxa azaltzen digute. Kontatzen digute nola erabaki zuten parte hartzea Oporrak Bakean aldi baterako harrera programan, nola gainditu zituzten hasierako zailtasunak eta nola gozatzen duen familia handi honek.
Eskerrik asko, familia, zuen esperientzia partekatu eta zuen egunerokotasuna azaltzeagatik.