Project Description

Fadili Mohamed-Lamin naiz eta hamabi urte ditut. Pasa den uda izan zen nire azken urtea Donostian; Maite, Antonio eta bere familiarekin igaro nuen. Ni txikia nintzenetik ezagutzen naute, Ahmed, nire anai zaharragoa, beraiekin ere egon baitzen, Oporrak Bakean programarekin. Izan ere, nire lehen bidaia nire Ahmed anaiarekin izan zen, eta babestuagoa sentitu nintzen berarekin. Kanpamentuetatik lehen aldiz irteten nintzenez, dena berria zen niretzat eta bera joaten zitzaidan dena azaltzen.

Gure kulturen arteko desberdintasun bat astea eta bere jaiegunak dira. Gure asteko lehen eguna igandea da, eta ez astelehena. Gure jaieguna ostirala da, eta ez igandea. Lagunekin jolasteko eta errezatzeko erabiltzen ditugu ostiralak.

Aste ona izan!