Project Description

Ni Hamdi Ahmed naiz eta dagoeneko 13 urte ditut. Aurreko uda izan zen nire azken urtea Oporrak Bakean proiektuan, eta Donostian igaro nuen Beatriz eta Agusekin. Bikoteak lehendik ere ezagutzen ninduen. Beraiek saharar auziarekin sentsibilizatuak zeuden eta urtero kanpamentuetako Smaran lehiatzen den Saharamaratoian korrika egitera bidaiatu zuten. Euskaditik korrika egitera joaten den jende asko bezala, beraiek ere Farsiako etxeetan hartu zuten ostatu, nire herrian. Orduan ezagutu zuten elkar bi familiek.

Mojaienen (saharar kanpamenduetan) arazo nagusietariko bat da edateko ura edukitzea. Urari alma deritzogu hassanieraz eta hilean pare bat alditan ekartzen digute zisterna-kamioietan.

Donostian egon nintzenean, atentzioa eman zidan gauzetariko bat izan zen iturria ireki eta nahi adina ur irteten zela.

Zeinen desberdinak gure Donostiako ura eta zuen mojaiemeko alma!

Shukran, Hamdi!