Project Description

Ni Koria Mohamed-Lamin naiz, Aaiunen bizi naiz eta 12 urte bete berri ditut. Azken hiru udak, Itziar eta Alvaroren etxean egon naiz Oporrak Bakean programarekin.

Donostian nengoenean, nire ahizpa Candelarekin konpartitzen nuen logela. Biek bakarrik egiten genuen lo bakoitza bere ohean. Baina kanpamentuetan ez dugu horrela deskantsatzen. Sahararrek denok batera lo egiteko ohitura daukagu, gela edo haima berean. Koltxoia beharrean, manta batzuk lurrean jarri, gainean etzan eta beste manta batekin estaltzen gara. Bata bestearen ondoan etzaten gara goxo-goxo lo egitera.

Shukram, Koria eta konpainia, lo nola egiten duzuen erakusteagatik.

Ondo lo egin!