Project Description
Ni Maimuna Embarek naiz eta aurten hamalau urte beteko ditut. Kanpamentuetan bizi naiz, Auserdeko wilaya edo probintzian, Midyick izeneko daira edo herrian.
Hamar urte nituela joan nintzen lehen aldiz Donostiara, eta han ezagutu nuen Mavi. Baina izan nuen lehen ere haren berri, urte askoz lan egin baitu Oporrak Bakean programaren alde. Datorren hau, nire laugarren uda izango da berarekin, bere etxean.
Nik erakutsiko dizuet nola jartzen den melfa, emakume sahararrek janzten duten arropa bereizgarria. Melfa sei metroko luzera daukan oihala da, eta emakumearen gorputza eta ilea estaltzen jartzen da. Kolore pila batekoak daude eta oso ikusgarriak dira.
Melfa emakume sahararren identitate zeinua da.
Dotorea benetan!
Shukran Maimuna!