Project Description

Nazio Batuen Erakundeak Fronte Polisarioa hartzen du sahararren ordezkari legitimotzat, eta honek Marokoren okupazioa amaitzearen eta Saharako Herriaren autodeterminazioa lortzearen alde lan egiten du. 1973ko maiatzaren 10ean eratu zuten, eta munduko 87 herrik onartu dute gaur arte.

Mohamed Fadel Bairuk —“Lih” lagunentzat— da Fronte Polisarioak Euskal Herrirako izendaturiko ordezkaria. Elkarrizketan azaltzen du zergatik bizi diren saharar asko eta asko Saharako aterpetuentzako kanpalekuetan. Saharako gatazka ez da konpondu aldi luze honetan, eta bizi baldintzak gutxi aldatu dira berrogei urteotan. Egoera horren ondorioz, Oporrak Bakean programak berebiziko garrantzia du kanpalekuetan bizi diren haurrentzat, bai eta sahararren kausa ezagutzera emateko ere.

Shukran azalpenagatik, “Lih”!