Project Description

Nereak, Davidek, Beñatek eta Maddik osatzen dute Dahman hartu zuen familia. Argi zeukaten: uda ume saharar batekin partekatu nahi zuten. Hala kontatu digute, lehen pertsonan: nola erabaki zuten, zer zailtasun izan zituzten eta zergatik jarraituko duten haurrak hartzen.

Seguruenez, bideoak zalantza asko argituko dizkie inoiz ume saharar bat familian hartzeko asmoa izan duten pertsonei.
Eskerrik asko zuen esperientzia partekatzeagatik eta bizi izan duzuen uda guri erakusteagatik.