Project Description
40 urte luze darama Saharako Herria Marokoren okupazioaren errepresiopean, diasporan eta desertu idorrean exiliaturik. Donostiako udaleko lankidetza ataletik Sahara ekarri nahi izan da gogora, denboran betikotzen ari den injustizia honi bukaera eman behar zaiola gogorarazteko.
Horregatik emakume honen murala. Ahotsa eta aurpegia ipintzeko saharar herriari, emakume borrokalariei, hauen guztien aldarrikapenei. Saharar herriak autodeterminaziorako erreferendum libre eta demokratikoa egiteko eskubidea du (NBEak aitortuta)
Emakume hauen hitzen indarrak, muralaren begiradak… argi esaten digute: munduak ardura hartu behar du auzi honetan, Espainiako gobernuak eta nazioarteko komunitateak muturreko egoera jasanezin honen aurrean ezin dute albo batera begira geratu.
Murala Nestor Basterretxea plazan ikus dezakezue, Tabakaleraren ondoan.