Project Description
Ni Salka naiz eta 11 urte ditut. Udan Alazneren etxera joango naiz. Berak ezagutzen ninduen pixka bat, nire amarekin lan egin baitzuen kanpamentuetan. Nire ama sendagilea da gure herriko kontsultategian, Daoran. Ni goizetan eskolara noanean, bera lanera doa gaixoak zaintzera. Gero, arratsaldean, etxeaz arduratzen da. Nire ama oso langilea da.
Teslem Yahdihk haur sahararrentzat Oporrak Bakean programa zein onuragarria den kontatzen digu. Udan, kanpoan dauden bitartean, ez dute hainbesteko berorik pasatzen, era askotako eta kanpamentuetan ez dauden elikagaiak jaten dituzte… Gainera, osasun azterketak egiten zaizkie eta espezialistengana joaten dira, eta hau ezin da kanpamentuetan egin.
Shukran Salka eta Teslem.