Project Description

Donostian uda igarotzen ari diren saharar neska-mutilek jaietako melfak eta darrak jantzi zituzten sahararen aldeko muralaren inauguraziorako. Mural hori, saharar herriak 40 urte erbestean daramazkiela gogoratzen du eta Nestor Basterretxea plazan geratuko da, dagoeneko denbora gehiegi erbestean daraman herri hau ez ahazteko.

Ekitaldian parte hartu zuten ordezkari politiko eta artista beraren hitzak entzundakoan, saharar abeslariek festa animatu zuten. Orduan izan zen neska-mutilak dantzatzera animatu zirenean.

Ikaragarria benetan hainbeste sufrimendu eta gero, herri honek daukan indarra eta alaitasuna.

Gora Sahara!!