Project Description
Oraingoan beste harrera-familia baten txanda da: Teresak eta Wencesek osatzen dute familia hau, eta dagoeneko lau urtetan hartu dute Mariem etxean. Oporrak Bakean programaren berri nola izan zuten eta haurra abegitzera nola animatu ziren kontatzen digute. Uda hauetan elkarbizitzen, pixkanaka, geroz eta gehiago ezagutuz joan dira saharar herriaren kultura eta egoera.
Noski, esperientzia honetan ez da dena erraza izan. Mariemi lehen urtean kosta egin zitzaion beretzat hain desberdina zen inguru bati egokitzea; izan ere, ordura arte ez zen inoiz irten kanpamentuetatik. Baina, zalantzarik gabe, alderdi positiboak gailentzen dira harreran, eta beraien artean sortutako harremana oso berezia da. Mariemek asko irakatsi die saharar kulturaz, eta era berean, bikoteak ere neskatxaren etorkizunerako baliagarriak izango zaizkion ezagutzak ere eskaini dizkio.
Eskerrik asko, Teresa eta Wences.