Project Description

Ahmed-Baba Bujarik 11 urte ditu eta Yadu Alik 12 urte beteko ditu uda honetan. Urtean zehar daira desberdinetan bizi dira kanpamentuetan eta lagunak dira. Baina, azken udetan lagunak baino gehiago izan dira; anaiak izan ziren Donostian familia bera partekatzean, Oporrak Bakean programaren baitan.

Familia osoak, Helenak, Josebak, Leirek, Pauk, Ahmedek eta Yaduk, egunerokotasunaren zati bat erakusten digute beraiek sortutako bideo honetan. Behin lehenengo egunetako nekeak eta urduritasunak igarota, gure hiriko berrikuntzak dibertsio eta poz bihurtzen dira sahararrentzat, ez baitaude gure ingurura ohituak.

Shukran Yadu, Ahmed eta familiari, Oporrak Bakean programako zeuen poz horren pixkatxo bat partekatzeagatik eta erakusteagatik, musika, dantza eta guzti.

Segi gozatzen!