Oporrak Bakeanek udan saharar haur errefuxiatuak harreran hartuko dituzten familiak* bilatzeko kanpaina abiarazi du: “Orain bi familia* ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian”
Abenduaren 11an, ostirala, Oporrak Bakean programaren “orain bi familia ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian” kanpaina aurkeztu zen Bilbon prentsa-aurrekoan. Horren bitartez, euskal biztanleak haur errefuxiatu sahararrak udan harreran hartzera animatu nahi dira. Prentsari egindako aurkezpen horretaz gain, gizarteari ere aurkeztu zitzaion kanpaina abenduaren 12an, larunbata, Donostiako Gipuzkoa Plazan antolatutako haurrentzako tailer, bertsolari, te eta beste saharar kultur ekintzen bitartez.
Oporrak Bakean 2019 Kanpaina
“Orain bi familia ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian” izango da aurtengo kanpainaren leloa. Esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere.
Kanpainak ikus-entzunezko euskarri ezberdinak ditu eta hainbat urtetan Euskal Herrira etorri diren haurren testigantzetan oinarritzen da. Testigantza horien bitartez, haien egonaldietatik gustukoen dituzten gauzak edo arreta gehien deitu diena kontatzen dute. Aurreko kanpainen irudiarekin alderatuta, aurtengo irudia ezberdina izatea nahi izan da, euskal gizartearen sektore berrietara heltzeko asmoarekin, programa ezagutu ez baina haur errefuxiatu sahararren bizi baldintzak hobetzeko prest egon daitekeen jendearengana heltzeko.
Horrez gain, webgune berri bat ireki da, bertan programaren informazio guztia jasotzen da: www.oporrakbakean.eus. Kanpainaren material guztiak bertan ikus daitezke (bideoak, audioak, kartelak, eskuorriak,…)
Anima zaitez!