Project Description
Ni Abdalahi Embarek naiz eta Auserden bizi naiz, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan. Oporrak Bakean programarekin zenbait urtetan egon nintzen Donostian; 12 urteak bete nitun arte eta programan jarraitzerik eduki ez nuen arte, hain zuzen. Azken udak Nines eta Germanekin igaro nituen, eta primeran zaindu ninduten.
Uda haietako oroimen oso ona daukat. Baina, egia da nire ohituretatik eta hemen daukadanetik oso desberdina zela. Gehien faltan botatzen nuena, nire familia zen.
Hemen kanpamentuetan gauza gehiegirik ez dugu. Nire etxea erakutsiko dizuet eta ikusiko duzue. Baina, saharar moduan, nire familia biologikoarekin egotea oso garrantzitsua da. Ni ez nintzen konturatzen, baina Donostian eta kanpamentuetan ezagutu nauen jendeak diote, haur desberdina dirudidala.
Sartu nire etxean eta nire familia aurkeztuko dizuet. Nire familia sahararra, nire aila sahararra.
Shukran, Abdala! Anfitrioi paregabea izan zara.