Project Description
Abdehman Sih-Ahmed Ahmed-Lehbib dut nik izena, baina Abdu esaten didate denek. Dauran bizi naiz, Aaiunen, eta atzo bertan egin nituen 13 urte.
Iaz etorri behar nuen nik azkeneko aldiz Begoña, Ricardo, Garazi eta Itziarren etxera, Oporrak Bakean pasatzera. Baina, medikutara joan nintzenean, tinpanoan zulo txiki bat nuela ikusi zuten, eta denbora gehiagoan geratu behar izan nuen, ebakuntza egiteko. Aurten, medikuak belarriko ebakuntza hura begiratzera etorri naiz.
Donostian dudan familiarekin pasatu nuen negua, eta elurra ikusi nuen. Sekula elurrik ikusi gabea nintzen ordura arte. Hainbeste denbora egon nintzenez, beste gauza asko ere ikusi nituen, baina gehien-gehien harritu ninduena zera izan zen: hotza egiten duenean, zakurrei ere janzten dizkietela arropak!
Shukran, Abdu!