Project Description

Ni Ingaili Fadel naiz eta 11 urte ditut. Bi urtez egon naiz Donostian; lehen aldian Guada eta Miguelen etxean eta bigarren urtean Usoa eta Diegorekin.

Ni Bojardor wilayan jaio eta bizi naiz. Bojador saharar errefuxiatu kanpamentuetako bat da, guztiak Argelian. Beste wilayak Aaiun, Auserd, Dahla eta Smara dute izena. Wilaya bakoitzak daira edo herri ezberdinak ditu; eta daira bakoitza zenbakiez identifikatutako lau auzotan zatitzen da. Daira bakoitzak haurtzaindegia, eskola, anbulategia eta udaletxea ditu. Wilaya bakoitzak aldiz, ospitale bat, polizia etxea, gobernadore etxea, baita baratze bat ere baditu.

Orain dela 41 urte, saharar herria lur zati honetara iritsi zenean, ez zegoen ezer. Ikusten duzuen moduan, gaur egun, hainbeste denbora eta gero, errefuxiatu kanpamentuetan gizarte bat antolatzea lortu dute.

Shukram, Ingaili kanpamentuetako antolaketa erakutsi eta azaltzeagatik.