Project Description
Ni Maglaha Ali naiz eta dagoeneko 12 urte bete ditut. Aurreko uda izan da nire azken urtea Oporrak Bakean programan, baina nire ahizpa Zahraren lehena. Biak elkarrekin egon ginen Donostian, Josuneren eta Javierren etxean.
Ni Aaiun wilayan jaio eta bizi naiz. Aaiun errefuxiatu sahararren kanpamentuetako bat da, guztiak aljeriar lurraldetan. Beste wilayek Aaiun, Auserd, Dahla eta Smara dute izena. Wilaya hauek, lurralde okupatuetako hirien izen berak dituzte. Gure lurraldea beti gogoan izateko.
Zuekin partekatzen dut ilunabar polit hau saharar errefuxiatu kanpamentuetatik, nire benetako lurraldeko bista ederragoekin, Mendebaldeko Sahara librean, laster gozatuko dudanaren itxaropenarekin.
Sukram, Maglaha.