Zer da Oporrak Bakean Donostia?
Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrak aldi batez hartzeko programa da Oporrak Bakean. Harrera udan egiten da, bi hilabetez, basamortuan garai horretan egiten baitu berorik handiena.
Ekimen honen helburua da ahal den neurrian arintzea adingabe horiek kanpamentuetan nozitzen dituzten bizi-baldintza gogorrak. Hemen diren bitartean, mediku azterketak egiten dituzte, denetarik jaten dute, eta, batez ere, beste ingurune bat ezagutzen dute, bizi diren basamortuaz oso bestelakoa. Harrera-egileek, bestalde, gertutik ezagutzen dute saharar herriaren egoera.
Bizikidetza horretan sortzen diren kultur trukea eta harreman estua aberasgarriak dira bi aldeentzat.